Skip to main content
Noticia Elhuyar

Patxi Petrirena euskaltzain urgazle

2016 | Maiatzak 03

Apirilaren 29an, sei euskaltzain urgazle berri izendatu zituen Euskaltzaindiak, Iruñean egin zuen osoko bilkuran. Tartean da Patxi Petrirena Alzuguren, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankidea.

2008az geroztik ari da Patxi Elhuyarren lanean, itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzuan. Gaztelaniatik euskarako itzulpenak egiteaz gain, euskarazko testuak zuzentzen aritzen da, eta tre...

Apirilaren 29an, sei euskaltzain urgazle berri izendatu zituen Euskaltzaindiak, Iruñean egin zuen osoko bilkuran. Tartean da Patxi Petrirena Alzuguren, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko lankidea.

2008az geroztik ari da Patxi Elhuyarren lanean, itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzuan. Gaztelaniatik euskarako itzulpenak egiteaz gain, euskarazko testuak zuzentzen aritzen da, eta trebakuntza-saioak ematen ditu zenbait erakundetan, euskaraz lan egiten duten itzultzaileak eta bestelako profesionak, hala nola kazetariak, euskarazko arau eta irizpideetan trebatzeko.

Elhuyarretik kanpo ere makina bat lan egina da euskararen arloan. Besteak beste, Euskaldunon Egunkariaren estilo-liburuaren egileetako bat izan zen, eta Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak liburua idatzi zuen 2011n (EIMAren estilo-liburuaren 7. liburukia)

Ez da makala Elhuyarreko euskaltzain-proportzioa, lehendik ere bai baikenituen beste bi gure lankideen artean: Alfontso Mujika Etxeberria (2006tik) eta Antton Gurrutxaga Hernaiz (2013tik). Gainera, ostiralean Patxirekin batera izendatutako beste bost nafarretako bat Elhuyarren itzulpen-zerbitzuaren kolaboratzaileetako bat da: Amaia Apalauza Ollo. Xabier Erize Etxegarai, Maite Lakar Iraizoz, Rosa Ramos Alfaro eta Castillo Suarez Garcia izan ziren izendapena jaso zuten beste laurak.

Zorionak denei!

Kontaktua

Irune Bengoetxea Lanberri
Komunikazio-arduraduna
943363040 (Luzp. 301)